Itxi

Futbola

Errege Kopa

Kopako Celta-Reala partida urtarrilaren 23an jokatuko da, eta Athletic-Bartzelona neurketa hilaren 24an

EITB Media

Vigoko eta Donostiako taldeen arteko Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketa asteartean, urtarrilaren 23an, jokatuko da, 21:30ean. Zuri-gorrien eta blaugranen arteko lehia, berriz, hilaren 24an izango da, 21:30ean.

  • Errege Kopa

    Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioak jakinarazi ditu jada Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketen datak eta ordutegiak. Neurketak hilaren 23, 24 eta 25ean jokatuko dira.

Celtaren eta Realaren arteko neurketak irekiko ditu final-laurdenak, urtarrilaren 23an, asteartean, 21:30ean. Txuri-urdinek Balaidosen jokatuko dute, Vigon.

Horrez gain, Athletic eta Bartzelona urtarrilaren 24an, asteazkenean, 21:30ean, arituko dira nor baino nor gehiago, San Mamesen.

Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketen datak eta ordutegiak:

Urtarrilak 23, asteartea:

Celta - Reala (21:30)

Urtarrilak 24, asteazkena:

Mallorca - Girona (19:30)

Athletic Club - Bartzelona (21:30)

Urtarrilak 25, osteguna:

Atletico Madril - Sevilla (21:00)