Futbola
Erreginaren Kopa
Alaves Gloriosasek galdu egin du Atletico Madrilen aurka Erreginaren Kopako final-zortzirenetan (1-2)
I. R. | EITB MEDIA
Azken minutura arte egindako ahaleginak gorabehera, babazorroek ezin izan diote markagailuari buelta eman, eta atsedenaldirako zuten abantailari eutsi diotenez, etxeko taldea txapelketatik at gelditu da.
Alaves Gloriosasek etxean jokatu du larunbat honetan Erreginaren Kopako final-zortzirenetako kanporaketa Atletico Madrilen aurka. Arabarrek ezin izan diote markagailuari buelta eman, eta 1-2 galdu dute.
Sheila Garciak ireki du markagailua, 11. minutuan oso urrunetik (30 metrotik gora) egindako jaurtiketa indartsu batekin Jana atezaina ezustean harrapatuta (0-1). Jarraian, 26. minutuan, Atletico Madrilek aldea handitu du Boe Rioren gol bati esker; Cardonaren pasea baliatu du, jaurtiketa gogor batekin gola egiteko (0-2).
Babazorroak hasierako kolpeari erantzuten saiatu diren arren, Atletico Madrilek presioa egiten jarraitu du. Janaren esku-hartzeei esker, bisitarien hirugarren gola saihestu dute arabarrek 30. minutuan. Ondoren, etxekoek kontraerasoari ekin diote, eta Laura Moreno aldea murrizteko zorian egon da. Hala ere, Arabako taldearen gola bigarren zatiko azken minutuan iritsi da, Sara Carrillok buelta erdia emanda jaurtiketa bikaina eginda (1-2).
Etxekoak berdinketa lortzetik gertu egon dira, baina ez dute lortu, eta Erreginaren Kopan aurrera egiteko ametsak ihes egin die.