Futbola
1-2
Espainiak 1-2 irabazi dio Puerto Ricori
Erredakzioa
Cazorlak egin du 0-1ekoa partidako 42. minutuan, eta Cescek 0-2koa sartu du atsedenaldira iritsi aurretik. Cintronek sartu du 1-2koa, bigarren zatian.
-
Cesc Fabregasen jaurtiketa Xabi alonsoren begiradapean. Argazkia: EFE
Del Bosquek zuzentzen duen taldeari, asko kosta zitzaion lehen gola lortzea. Espainiaren gola ez zen 42. minutura arte iritsi. Santi Cazorla Arsenaleko jokalariak sartu zuen 0-1koa, lehen zatiko 42. minutuan. Atsedenaldira iritsi aurretik, 45. minutuan, Cesc Fabregasek egin zuen 0-2koa.
Puerto Ricoko selekzioak zeukan guztia eman zuen bigarren zatian, eta 64. minutuan, aldeak murriztea lortu zuten (1-2) Cintronek sartutako golari esker. Partida, Espainiaren aldeko 1-2ko emaitzarekin bukatu zen.
Fitxa teknikoa:
1 - Puerto Rico: Bill Gaudette; Jones (Marco Velez, 53. min) Delgado (Soto, 75. min), Richard Martinez, A.Vazquez; Krause, Alexis Rivera (Marrero, 92. min), Cristian Arrieta, F. Gonzalez (Wilson, 84. min); A. Perez (Cintron, m.63); eta Hector Ramos (Rosario, 90. min).
2 - Espainia: Reina (Casillas, 71. min); Juanfran (Arbeloa, 19. min), Pique (Sergio Ramos, 46. min), Raul Albiol, Monreal (Silva, 57. min); Xabi Alonso (Busquets, 46. min), Cesc Fabregas, Cazorla; Iniesta (Llorente, 46. min), Navas etaFernando Torres.
Golak: 0-1, 42. min: Cazorla. 0-2, 45. min: Cesc. 1-2, 64. min: Marc Cintron.
Epailea: Javier Santos (Puerto Rico).