Itxi

Futbola

urtarrilaren 16tik 18ra

Osasuna–Reala eta Athletic–Alaves, Kopako final-zortzirenetan

EITB MEDIA

Errege Kopako final-zortzirenetarako egindako zozketak euskal derbi bikoitza ekarri du. Horrela, Osasunak eta Realak Sadarren jokatuko dute, eta Athleticek eta Alavesek San Mamesen.

  • Errege Kopa. Argazkia: EFE

    Errege Kopa. Argazkia: EFE

Astelehen honetan, urtarrilaren 8an, Las Rozasen egindako Errege Kopako final-zortzirenetako zozketak euskal derbi bikoitza utzidu. Osasunari Realaren aurka jokatzea egokitu zaio, Sadarren, eta Athletici, berriz, Alavesen aurka, San Mamesen jokatuko den partida.

Horrela, euskal lehia bikoitza izango da final-zortzirenetan, eta horrek, era berean, hurrengo kanporaketan bi euskal talde egongo direla ziurtatzen du.

Partida guztiak partida bakarrera jokatuko dira urtarrilaren 16tik 18ra.

Gainerako kanporaketei dagokienez, hauek dira zozketak eman dituen norgehiagokak:

KANPORAKETA GUZTIAK

Unionistas Salamanca – Bartzelona

Tenerife – Mallorca

Getafe – Sevilla

Osasuna – Reala

Valentzia – Celta

Athletic Club – Alaves

Atletico Madril – Real Madril

Girona – Rayo Vallecano