Futbola
Futbola
Stoichkovek kontratua berritu du Eibarrekin, 2026ra arte
EITB MEDIA
Eibarren jokatu dituen bi denboraldi eta erdian jokatu dituen 102 partidetan, Stoichkovek 41 gol sartu eta 9 asistentzia eman ditu.
-
Juan Diego Molina "Stoichkov". Argazkia: SD EIBAR
Juan Diego Molina "Stoichkov" jokalariak bi denboraldirako berritu du Eibarrekin zuen 2024ko ekainera arteko kontratua eta, beraz, 2026ra arte izango da armaginen jokalaria, klubak berak jakitera eman duenez.
Cadizko futbolaria 2021eko uztailean iritsi zen Eibarrera, eta ordutik ohiko titularra izan da hamaikakoetan, "baita zale armaginen idoloetako bat ere".
Eibarren aritutako bi denboraldi eta erdian jokatu dituen 102 partidetan, Stoichkovek 41 gol sartu eta 9 asistentzia eman ditu.