Futbola
FITXAKETA
Jandro Castro da Amorebietaren entrenatzaile berria
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Vila-real C taldeko orain arteko arduradunak hartuko du aste honetan bertan kargutik kendu duten Haritz Mujikaren lekua.
-
Jandro Castro. Foto: @SDAmorebieta
Amorebieta Kirol Elkarteak jakitera eman duenez, akordioa lortu du Vila-realekin Jandro Castroren "eskubideak lagatzeko" eta entrenatzaile asturiarra talde urdineko entrenatzaile berria izan dadin, Haritz Mujikaren ordez.
Castrok 44 urte ditu, eta orain arte Federazioaren 3. mailan ari den Vila-real C taldea zuzentzen zuen, 2022ko udatik. Aurretik, Saguntoko CD Acero taldean hasi zuen teknikari ibilbidea.
Futbolari gisa aritu zen garaian, 400 partida inguru jokatu zituen hainbat kategoriatan, Valentzia, Celta, Albacete, Alaves, Gimnastic, Elx edo Gironako elastikoak defendatzen.
Amorebieta taldeko entrenatzaile berriak ostegun honetan zuzenduko du bere lehen entrenamendua Urritxen, eta ondoren ofizialki aurkeztuko dute. Haren debuta igandean izango da, Lezaman, Real Zaragozaren aurka.