Itxi

Futbola

Errege Kopa

Alaves-Betis, urtarrilaren 6an; Eibar-Athletic, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta, 7an

EITB MEDIA

Mendizorrotzako partida 20:00etan hasiko da; biharamunean, Ipuruako derbia 19:00etarako dago aurreikusita, Malaga-Reala partida 21:00etan jokatuko dute, Castello-Osasuna, 16:00etan, eta Amorebieta-Celta, 12:00etan.

  • Kanporaketak urtarrilaren 6an eta 7an jokatuko dituzte. Argazkia: EFE.

    Kanporaketak urtarrilaren 6an eta 7an jokatuko dituzte. Argazkia: EFE.

2023-24 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetan Alavesek eta Betisek Mendizorrotzan jokatuko duten kanporaketa urtarrilaren 6an, larunbatez, izango da, 20:00etan, astearte arratsaldean Espainiako Futbol Federazioak iragarri duenez. Eibar-Athletic, Malaga-Reala, Castello-Osasuna eta Amorebieta-Celta kanporaketak, ordea, biharamunean jokatuko dituzte, urtarrilaren 7an, igandez; hain zuzen ere, Ipuruako derbia 19:00etan hasiko da, Rosaledako partida 21:00etarako dago aurreikusita, Castaliakoa 16:00etan da hastekoa, eta Urritxeko neurketa 12:00etarako iragarri dute.

Hala, hauek dira 2023-24ko Errege Kopako final hamaseirenetako 16 sailkapenetako ordutegiak:

Urtarrilak, 6 (larunbata da)

16:00etan: Lugo-Atletico Madril

17:00etan: Espanyol-Getafe

18:00etan: Elx-Girona

19:00etan: Huesca-Rayo Vallecano

20:00etan: Alaves-Betis

21:30ean: Arandina-Real Madril

Urtarrilak, 7 (igandea da)

12:00etan: Burgos-Mallorca

12:00etan: Amorebieta-Celta

16:00etan: Racing Ferrol-Sevilla

16:00etan: Castello-Osasuna

18:00etan: Unionistas-Vila-real

19:00etan: Cartagena-Valentzia

19:00etan: Eibar-Athletic

21:00etan: Malaga-Reala

21:00etan: Barbastro-Bartzelona

22:00etan (Euskal Herriko ordua): Tenerife-Las Palmas