Futbola
Errege Kopa
Reala, Alaves, Amorebieta, Egues, Tudelano, Athletic, Eibar eta Sestao River, Koparako prest
EITB MEDIA
Astezkenean, bigarren kanporaketako partida hauek jokatuko dituzte: Andratx-Reala eta Terrassa-Alaves, 16:00etan; Egues-Mallorca eta Levante-Amorebieta, 19:00etan; eta Tudelano-Las Palmas, 21:00etan. Ostegunean, Melilla-Eibar, Cayon-Athletic eta Sestao River-Celta neurketak izango dira.
-
Alaveseko Sedlar, denboraldi honetako gol bat sartu ostean. Argazkia: EFE.
Euskal Herriko zortzi taldek, hain zuzen ere Realak, Alavesek, Amorebietak, Eguesek, Tudelanok, Athleticek, Eibarrek eta Sestao Riverrek, jokoan izango dute asteazkenean eta ostegunean 2023-24 denboraldiko Errege Kopako bigarren kanporaketa. Aseartean da hastekoa kanporaketa hori, eta euskal taldeak ondorengo partidetan saiatuko dira final hamaseirenetako txartela eskuratzen: Andratx-Reala eta Terrassa-Alaves (asteazkenean, 16:00etan), Egues-Mallorca eta Levante-Amorebieta (asteazkenean, 19:00etan), Tudelano-Las Palmas (asteazken gauean, 21:00etan), Melilla-Eibar (ostegunean, 20:00etan) eta Cayon-Athletic eta Sestao River-Celta (ostegunean, 21:00etan).
Horrenbestez, EA Sports Ligako Realak, Alavesek eta Athleticek Bigarren RFEF mailako aurkariak izango dituzte, Hypermotion Ligako Eibarrek bezala; Amorebietak Eibarren maila berean jokatzen du, eta, hain zuzen ere, bere maila bereko talde baten aurka arituko da; eta Lehen RFEFeko Sestao Riverrek eta Bigarren RFEFeko Tudelanok eta Eguesek EA Sports Ligako talde bana kanporatu beharko dute, Kopan aurrera egiteko.
Osasunak, 2022-23 denboraldian Kopako txapeldunordea izanik, Superkopa jokatuko du, eta hurrengo txandan sartuko da Kopan, final hamaseirenetan.
Kontsultatu hemen zein partida jokatuko dituzten 2023-24ko Errege Kopako bigarren kanporaketan.
Abenduak 5, asteartea
Atzeneta-Getafe (19:00etan)
Castello-Real Oviedo (21:00etan)
Espanyol-Valladolid (21:00etan)
Arosa-Valentzia (21:00etan)
Abenduak 6, asteazkena
Barbastro-Almeria (12:00etan)
Yeclano-Rayo Vallecano (12:00etan)
Antequera-Huesca (12:00etan)
Deportivo-Tenerife (12:00etan)
Alcorcon-Cartagena (12:00etan)
Terrassa-Alaves (16:00etan)
Andratx-Reala (16:00etan)
Arenteiro-Burgos (16:00etan)
Unionistas-Sporting Gijon (16:00etan)
Egues-Mallorca (19:00etan)
Levante-Amorebieta (19:00etan)
Villanovense-Betis (19:00etan)
Lugo-Mirandes (19:00etan)
Tudelano-Las Palmas (21:00etan)
Astorga-Sevilla (21:00etan)
Abenduak 7, osteguna
Arandina-Cadiz (19:00etan)
Melilla-Eibar (20:00etan)
Linares-Elx (20:00etan)
Racing Ferrol-Leganes (20:00etan)
Malaga-Eldense (20:00etan)
Cayon-Athletic (21:00etan)
Sestao River-Celta (21:00etan)
Orihuela-Girona (21:00etan)