Itxi

Futbola

Futbola

Zupiria, 2030eko Munduko Txapelketari buruz: “Bilbo eta Donostia lanean tinko ari dira egoitzak izateko”

Agentziak | EITB MEDIA

Frantziako Tourrak euskal ekonomian izan duen eragina aztertzen duen txostenaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak.

  • San Mames eta Reale Arena

    San Mames eta Reale Arena. Irudia: EITB Media.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak azaldu duenez, "Jakin badakit Bizkaia, Bilbo eta Athletic eta Gipuzkoa, Donostia eta Reala lehian buru-belarri ari direla Munduko Txapelketako egoitzak izan ahal izateko". Horren harian, "batak zein besteak Jaurlaritzaren babesa" dutela azpimarratu du.

Zupiriak Frantziako Tourra Bilbotik irteteak euskal ekonomian izan duen eragina aztertzen duen txostenaren aurkezpenean egin ditu adierazpen horiek. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ere prentsaurrekoan izan da, eta Bilbok futboleko 2030eko Munduko Txapelketako egoitza izateko "zalantza barik" lan egingo duela adierazi du. 2030eko Munduko Txapelketa Espainia, Portugal eta Marokon jokatuko da.

"Zalantza barik, 20230eko Munduko Txapelketa lortzeko lan egingo dugu, eta munduan erreferente diren herrialde eta hiri hauetako herritar izateaz harro sentiaraziko gaituzten ekitaldiak bilatzen jarraituko dugu", azpimarratu du Bilboko alkateak, Ikertalde enpresak egindako datuen aurkezpenaren ostean.

Frantziako Tourraren eragin ekonomikoa

103,9 milioiko ekarpen ekonomikoaz gain (erakundeek inbertitutako 12,2 milioien halako 8,3), Aburtok beste datu batzuk nabarmendu ditu: "Herritarren % 91 Bilboko irteera antolatzearen alde agertu zen, eta % 80 lasterketa euskal errepideetatik ibiltzeaz harro sentitu zen. Gainera, % 85ek antzerako ekitaldiak ekarri behar direla uste dute".