Itxi

Futbola

ERREGE KOPA

Sestaok Gimnastica Segoviana gainditu du, luzapenean (3-4)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sestaoarrek luzapena behar izan dute Segoviako taldea kanporatzeko, nahiz eta 1-3 aurretik joan eta jokalari bat gehiagorekin aritu 55. minututik. Hala ere, Jon Cabok luzapen horretan lortutako golak hurrengo kanporaketarako txartela eman die bizkaitarrei.

  • Setao taldeko kideak sailkapena ospatzen, aldagelan. Argazkia: Sestao River

    Setao taldeko kideak sailkapena ospatzen, aldagelan. Argazkia: Sestao River

Sestao River Errege Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu da asteazken honetan, Gimnastica Segoviana 3-4 mendean hartuta. Gimnastica Segovianak jokalari bat gutxiagorekin jokatu du 55. minututik aurrera, baina neurketa luzapenera eramateko gai izan da.

Partida azaroaren 2an zen jokatzekoa, baina atzeratu egin behar izan zen haize bolada indartsuengatik

Bizkaiko taldeak buelta eman dio Juan Silvak partida hasieran (12. minutua) etxekoen alde sartutako golari. Leandro Martinez (38. min), Jon Cabo (52. min) eta Álvaro Gete (74. min) izan dira bizkaitarren golegileak arauzko denbora bete arte. Gimnastica jokalari bat gutxiagorekin geratu da 55. minutuan, Juan de la Matak txartel gorria ikusi baitu.

Hala, partida erabakita zegoela eta Sestao River hurrengo txandarako sailkatuta zegoela zirudienean, Segoviako taldearen erreakzioa iritsi da lehiako azken txanpan, Dani Segovia (93+) eta Pedro Astray (97+) jokalarien golekin. Ondorioz, luzapena jokatu behar izan dute.

Luzapen horretan, Sestaok aurrea hartu du berriro Jon Caboren (97. min) bigarren golari esker, eta kanporaketa erabakita gelditu da.

Kopako kanporaketen lehen txanda azaroaren 14an, asteartean, osatuko da, Atzeneta-Zaragoza partidarekin. Neurketa hori ere denboraleagatik atzeratu behar izan zen, Sestaorenarekin gertatu zen legez.