Itxi

Futbola

Negreira auzia

Epaileak Laporta auzipetu du Negreira kasuagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteorde ohiari egindako ordainketak ez direla preskribatu azaldu du epaileak, eroskeria delitu jarraitua direla argudiatuta.

  • Joan Laportaren artxiboko argazkia

    Joan Laportaren artxiboko argazkia

Negreira kasuko epaileak Joan Laporta Bartzelona futbol-taldeko presidentea auzipetzea erabaki du. Haren aburuz, 2008. eta 2010. urteen arteko Laportaren lehen agintaldian Epaileen Batzorde Teknikoko presidenteordeari egindako ordainketak ez dira preskribatu, eroskeria delitu jarraitua direlako.

Joaquin Aguirre Bartzelonako lehen epaitegiko instrukzio epaileak auto batean azaldu duenaren arabera, Laporta eta zuzendaritza taldeko kideak ikertzen jarraitzea adostu du ordainketa horietan duten arduragatik. Sandro Rosell eta Josep Maria Bartomeu klubeko presidente ohiak ere ikertzen ari dira.

Erabaki hori hartuta, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren irizpidearen aurka egin du epaileak. Izan ere, Jose Maria Enriquez Negreirari eta haren semeari 2001. eta 2008. urteen artean egindako 7,3 milioi euroko ordainketen aurkako salaketatik kanpo utzi zuen Fiskaltzak Laporta, 2003. eta 2010. urteen artean egin zirenez, delitua preskribatu zela ulertuta.