Itxi

Futbola

KOPAKO ZOZKETA

Euskal ordezkariek badituzte Errege Kopako lehen kanporaketako aurkariak

EITB MEDIA

Lehen Mailako ordezkariei dagokienez, Alavesek Deportivo Murtziaren aurka jokatuko du; Athleticek Rubi izango du aurrez aurre; eta Realak Buñol taldea gainditu beharko du.

  • Errege Kopako zozketa. Argazkia: EFE

    Errege Kopako zozketa. Argazkia: EFE

Astearte honetan zozketatu dira Errege Kopako lehen txandako kanporaketak. Urriaren 31tik azaroaren 2ra jokatuko dira, partida bakarrera, eta bertan parte hartuko duten 9 euskal taldeek euren aurkarien berri izan dute. Honako hauek dira euskal taldeen kanporaketak:

Deportivo Murtzia-Alaves

Rubi-Athletic

Buñol-Reala

Lorca Deportiva-Eibar

Eguesibar-Teruel

Barakaldo-Malaga

Tudelano-Huelva

Gimnástica Segoviana-Sestao

Gernika-Unionistas Salamanca

Lehen mailako gure ordezkariek (Alavesek, Athleticek eta Realak) atariko kanporaketak gainditu dituzten lurralde-mailako taldeen kontra jokatuko dute. Gasteiztarrak Murtziara joango dira, zuri-gorriak Bartzelonara eta txuri-urdinak Valentziara.

Hypermotion Ligan dabilen Eibarrek, bestetik, Lorca Deportiva futbol-taldeari egingo dio bisita, Hirugarren RFEF mailakoa; Lehen RFEF mailan jokatzen duen Sestao Riverrek, berriz, Gimnastica Segoviana (Bigarren RFEF maila) izango du aurrean.

Bigarren RFEF mailako euskal taldeek, Gernikak eta Barakaldok, Unionistas de Salamanca eta Malaga hartuko dituzte, hurrenez hurren. Lehen RFEF mailako taldeak dira biak. Eguesibar eta Tudelano Huelva eta Teruel (Lehen RFEF maila) mendean hartzen saiatuko dira.

Talde guztien helburua Kopako bigarren kanporaketara pasatzea izango da; horretan, Amorebietak bermatuta du parte hartzea, 2022-23 denboraldian Federazioaren Lehen Mailako txapelduna izan baitzen.

Osasunak, bestalde, final hamaseirenetan ekingo dio Kopari, 2022-23ko Kopan txapeldunorde izan zelako. Hala, finala jokatu zuenez, urtarrilean Superkopa jokatuko du (final hamaseirenak hirugarren kanporaketa dira).

LEHEN TXANDAKO KANPORAKETA GUZTIAK:

Hernan Cortes-Betis

Chiclana- Vila-real

Tardienta-Getafe

Atletico Lugones-Rayo Vallecano

Quintanar-Sevilla

Deportivo Murtzia-Alaves

Turegano-Celta

Buñol-Real Sociedad

Rubi-Athletic

Boiro-Mallorca

San Roque-Girona

Talavera de la Reina-Almeria

Badalona-Cadiz

UD Logroñes-Valentzia

Arosa-Granada

Manacor-Las Palmas

Atletico Astorga-Andorra

Varea-Levante

Lorca Deportiva-Eibar

Jaen-Eldense

Azuaga-Cartagena

Atzeneta-Zaragoza

Peña Deportiva-Valladolid

Mensajero-Espanyol

Navalcarnero-Alcorcón

Terrasa-Albacete

Guijuelo-Sporting

Utebo-Mirandes

Manresa-Oviedo

Europa-Elche

Marbella-Racing Ferrol

Zamora-Racing Santander

Llerenense-Leganés

Hercules-Burgos

Compostela-Tenerife

Aguilas-Huesca

Eguesibar-Teruel

Barakaldo-Malaga

Andratx-Tarazona

Tudelano-Huelva

Gimnastica Segoviana-Sestao

Manchego Ciudad Real-Antequera

Aviles-Arenteiro

Covadonga-RCD Deportivo

Naxara-Melilla

Gernika-Unionistas Salamanca

Villanovense-Eivissa

Antoniano-Lugo

Barbastro-Ponferradina

Yeclano-Sanluqueño

UCAM Murtzia-Linares

Arandina-Real Murtzia

Cacereño-Castello

Orihuela-Nastic Tarragona

Ursaria-Cayon