Futbola
Kargugabetua
Mendilibarrek Sevillako entrenatzaile izateari utzi dio
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Denboraldi honetan bi garaipen, bost berdinketa eta lau porroteko balantzea pilatu du.
-
Jose Luis Mendilibar. Argazkia: EFE
Jose Luis Mendilibarrek Sevillako entrenatzailea izateari utzi dio, talde andaluziarrak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Denboraldi honetan bi garaipen, bost berdinketa eta lau porroteko balantzea pilatu du.
Andaluziako hiriburuko klubak eskerrak eman dizkio euskal teknikariari "emandako zerbitzuengatik", "erakundearen historian zazpigarren Europa Liga lortzeagatik markatuta geratuko delako".
Taldea 28 partidatan zuzendu eta gero utziko du Mendilibarrek Sevilla. Euskal prestatzaileak joan den martxoan hartu zuen taldearen ardura, denboraldi agoniko baten erdian, Julen Lopeteguiren kargugabetze goiztiarraren eta, ondoren, Jorge Sampaolirenaren ondoren. 'Mendi'k Sevilla berpizteko miraria egin zuen, jardunaldi askotan salbazioa lortzeko borrokan murgilduta, Europa Liga lortu arte.
Mendilibarrek partidaz partida galdu du konfiantza hori denboraldi berri honetan; 11 partidatatik, bi irabazi ditu Sevillak.