Itxi

Futbola

Akordioa

Markel Zubizarreta Bartzelonako kirol arduradunak kluba utzi du

Agentziak | EITB MEDIA

Emakumeen taldearen kirol kudeaketaren arduraduna izan zen arrasatearra 2015etik 2017ra, eta kirol zuzendaria, azken sei urteotan 2017-2023). 2024ko ekainaren 30era arte zuen kontratua.

  • Bartzelonako nesken artxiboko argazkia, F Liga 2022-2023 irabazi zutenean.

    Bartzelonako nesken artxiboko argazkia, F Liga 2022-2023 irabazi zutenean.

Kluba uzteko akordioa lortu du Markel Zubizarreta emakumeen taldeko kirol arduradunak Bartzelona futbol taldearekin, astearte honetan Kataluniako taldeak iragarri duenez. Zubizarretak 2024ko ekainaren 30era arte zuen kontratua.

Markel Zubizarretak (Arrasate, 1985) barnean darama futbolarekiko lotura, Andoni Zubizarreta atezainaren semea baita. Bera ere atezain gisa hasi zen behe-mailako kategorietan, baina azkenean kirol kudeaketari ekitea erabaki zuen.

Hala, Bartzelonako arkitektuak klubean egindako zortzi urteko ibilbidea amaituko du: kirol kudeaketaren arduraduna izan zen 2015etik 2017ra eta emakumeen taldeko kirol zuzendaria 2017tik 2023ra. Europako futbolaren arloan, erreferentea izan da azken bost urteotan Zubizarreta.

Proiektuaren buruzagitzan egon den urteetan, hamasei titulu lortu dituzte Bartzelonako jokalariek: Txapeldunen bi Liga eta Espainiako lau Liga, besteak beste.