Futbola
Espainiako selekzioa
Maite Oroz jokalari nafarrak Patri Guijarro ordezkatuko du Espainiako selekzioan
Agentziak | EITB MEDIA
Real Madrileko erdilariak taldearekin bat egingo du, Claudia Florentino Valentzia klubeko defentsarekin batera, Suedia eta Suitzaren aurkako Nations Leagueko neurketak jokatzeko.
-
Maite Oroz, artxiboko irudi batean. EFE
Maite Oroz Real Madrileko jokalari nafarra Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu dute, Suedia eta Suitzaren aurkako Nations Leagueko neurketetarako. Madrilgo taldeko erdilariak selekzioarekin bat egingo du Patri Guijarrok eta Mapi Leonek kontzentrazioa uztea erabaki ostean, jokalarien eta federazioaren arteko egoerak bultzatuta jarraitzeko moduan ez egoteagatik.
Selekzioaren deialdian ez egoteko nahia berresteko asmoz jokalariek irailaren 15ean argitaratutako oharra sinatu zuen Orozek, baina Guijarro ordezkatuko du orain. Halaber, Claudia Florentino Valentziako defentsa Mapi Leonen ordez deitu dute.
Asteartean, Cristina Martin-Prieto Sevillako aurrelariak Olivara bidaia egin zuen deialdiarekin bat egiteko; izan ere, Esther Gonzalez Gotham FC taldeko jokalariak uko egin zion selekzioari, arazo fisikoak zirela medio.