Futbola
Espainiako selekzioa
Espainiako selekzioko 21 jokalarik Suediara bidaia egingo dute; Leonek eta Guijarrok kontzentrazioa utzi dute
EITB MEDIA
Victor Francos Kirol Kontseilu Nagusiko presidentea eman du erabakiaren berri, zazpi orduko bilera amaitu ostean. Horrez gain, batzorde mistoa sortuko dutela esan du, hitzartutako akordioak ikuskatzeko.
Victor Francos Kirol Kontseilu Nagusiko presidenteak asteazken honetan jakinarazi duenez, Espainiako selekzioko 21 jokalarik Stockholmera bidaia egingo duten deialdian jarraituko dute, ostiral honetan Suediaren aurka jokatzeko; Mapi Leonek eta Patri Guijarrok, ordea, kontzentrazioa utziko dute.
Bi jokalariak eguerdi aldera atera dira hoteletik. Ez daudela jarraitzeko baldintzarik onenetan azaldu dute: "Ez denez itzultzeko modu egokiena izan, ez gaude jarraitzeko moduan. Hau guztia prozesu baten baitan dago". Leonen esanetan, "pozik gaude, egia baita aldaketak egiten hasi direla, beste portu batera iritsi gara. Gure taldekideak babesten ari gara zentzu horretan, betiko moduan".
Guijarroren aburuz, "orandik ez dira eskatutako aldaketak egin, baina bidean gaude. Atzo batzorde mistoa sortzea lortu genuen. Gure taldekideekin gaude, eta nahiz eta egoera desberdina izan, gogorra da oraindik".
¿¿ Declaraciones de Mapi León y Patri Guijarro a su salida de la concentración de la Selección:
— Era Fútbol Femenino (@Erafutbolfem) September 20, 2023
¿¿Mapi: "Es una realidad que nuestra situación es diferente a la del resto de compañeras. Sabemos que no han sido las maneras ni las formas de volver. Todo esto es un proceso. Estamos… pic.twitter.com/kKYnMFxN8p
Akordioa, zazpi orduko bileraren ostean
Asteazken goizaldeko 04:51ean egin du iragarpena Francosek, jokalariekin zein Montse Tome hautatzailearekin Espainiako Federazioarekin bizi den egoera desblokeatzeko Valentziako Oliva Nova hotelean zazpi orduko bilera izan ondoren. Izan ere, zenbait jokalarik ez bidaiatzeko nahia adierazi zuten.
"Jokalariekin bilkura batzuk izan ditugu, adeitasunez, tonu atseginez eta eraikitzeko borondatez. Espainiako Futbol Federazioak eta Kirol Kontseilu Nagusiak idatziz jasoko dituen akordioak lortu ditugu. Era berean, batzorde mistoa osatuko dugu, hitzartutakoa ikuskatzeko", azaldu du Francosek.
Ondoren azaldutakoaren arabera, "federazioan aldaketa sakonak egiteko beharra agertu digute futbolariek, eta berehala martxan jarriko ditu erakundeak". Suediara ez joatea erabaki duten bi jokalariek ez dutela zigorrik jasoko zehazteaz gain. Bestetik, taldeak Oliva Nova hotelean entrenatuko duela baieztatu du Rafael del Amo selekzioko arduradunak.