Futbola
EA Sports Liga
Realaren eta Granadaren arteko partida egunez aldatu du Ligak, eta irailaren 2an jokatuko da
EITB Media
Laugarren jardunaldiko partida batzuen data eta ordua aldatzea erabaki du EA Sports Ligak. Txuri-urdinek Andaluziako taldearen kontra jokatu beharreko neurketa, esate baterako, egun bat aurreratu dute; hau da, irailaren 2ko (larunbata) 14:00etara.
-
Realeko jokalariak Kubok Gironari 1. jardunaldian sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
EA Sports Ligak laugarren jardunaldiko partida batzuen data eta ordutegia aldatzea erabaki du, asteazken honetan, abuztuaren 16an, jakitera eman duenez.
Aipatutako aldaketek zuzenean eragiten diote Realari; izan ere, talde txuri-urdinak Granadaren aurka jokatuko duen neurketa egun bat aurreratu dute: horrenbestez, Realaren eta Granadaren arteko norgehiagoka irailaren 2an jokatuko da, larunbatean, 14:00etan, Reale Arenan.
Hasieran, irailaren 3ko (igandea) 14:00etarako zegoen aurreikusita euskal taldearen eta andaluziarraren arteko lehia, baina, azkenean, egun bat lehenago izango da.
Ligak honako hau jakinarazi du ohar baten bidez: "Aldaketa hauek guztiak egin dira 4. jardunaldiko partidak jokatuko diren tokietan eta datetan historikoki eman diren batezbesteko bero handiengatik".
EA Spors Ligako 4. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Irailak 1, ostirala:
Cadiz - Vila-real (19:30)
Almeria - Celta (22:00)
Irailak 2, larunbata:
Reala - Granada (14:00)
Real Madril - Getafe (16:15)
Alaves - Valentzia (18:30)
Betis - Rayo Vallecano (21:00)
Irailak 3, igandea:
Girona - Las Palmas (14:00)
Mallorca - Athletic Club (16:15)
Atlletico Madril - Sevilla (18:30)
Osasuna - Bartzelona (21:00)