Osasuna
Fitxaketa
Osasunak Raul Garcia de Haro aurrelaria fitxatu du, Betisetik
EITB MEDIA
Aurrelariak (22 urte) Mirandesen jokatu zuen 2022-23 denboraldian, eta 19 gol sartu zituen.
-
Raul Garcia de Haro. Argazkia: Osasuna
Osasunak akordioa lortu du Betisekin Raul Garcia de Haro futbolaria talde gorritxora ekartzeko. Akordioa 6 milioi euroren truke itxi dute, futbolariaren eskubide ekonomikoen % 65en truke, eta gehienez 1,5 milioi gehiago aurreikusten dira hainbat aldagaitan. Jokalariak 2028ko ekainaren 30era arte sinatuko du kontratua talde gorritxoarekin, eta 50 milioiko klausula izango du.
Raul Garcia de Harok 2019an egin zuen debuta Ligan, Betisek Levanteren aurka jokatu zuen partida batean, nahiz eta iragan denboraldian egin zuen eztanda futbolari gisa. Aurrelaria Mirandesera joan zen utzita, eta 19 gol sartu eta 7 asistentzia eman zituen 39 partidatan, Bigarren Mailan.