Futbola
LAGATZEA
Amorebietak Pablo Cuñat atezaina fitxatu du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atezain valentziarra Levantetik iritsiko da talde urdinera, urtebeterako utzita.
-
Pablo Cuñat. Argazkia: SD Amorebieta
Amorebietak astelehen honetan jakinarazi duenez, akordioa erdietsi du Levante taldearekin Pablo Cuñat atezainak Zornotzako taldean joka dezan denboraldi honetan. Jokalari valentziar gaztea (21 urte) utzita arituko da urdinekin.
Valentziako klubeko harrobian hezitako jokalaria bi denboraldiz ibili zen Bartzelona taldearen beheko mailetan, baina 2020an Levantera itzuli zen. Hala, 2021ean Gazte Mailako Ligako txapelketa bereganatu zuen taldeko kidea izan zen, besteak beste.
Ondoren, Levante Atleticora (Levanteren bigarren taldea) egin zuen jauzi, eta bigarren taldeko entrenamenduak lehen taldekoekin txandakatu ditu ordutik. Horrez gain, hainbat aldiz sartu da lehen taldearen deialdietan.
Amorebietak eta Levantek elkarren aurka jardungo dute ostiral honetan, 19:00etan, Hypermotion Ligako lehen jardunaldian.