Itxi

Futbola

BERRITZEA

Xabi Alonsok kontratua berritu du Bayer Leverkusenekin 2026ra arte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Euskal entrenatzaileak taldea Europa Ligako finalerdietara eta Bundesligako sailkapeneko seigarren postura eraman zuen aurreko denboraldian.

  • Xabi Alonso

    Xabi Alonso. Argazkia: EFE

Klub alemaniarrak jakinaratu duenez, Bayer Leverkusen eta Xabi Alonso akordiora iritsi dira euskal entrenatzailearen kontratua bi urtzez luzatzeko; hau da, 2026ko ekainaren 30era arte.

"Oso eskertuta nago Bayerrek nigan duen konfiantzarekin", esan du Alonsok, eta "ausardiarekin" lan egitea hitzeman du.

"Ideia eta norabide berean pentsatzeak gertutasun eta konfiantza handia sortu du zuzendaritzaren eta nire artean. Hori oso oinarri ona da eguneroko lanerako, eta beste arrazoi bat nire talde teknikoarekin hemen egoteko", gaineratu du.

Bestalde, Alonsok azpimarratu du modu "positiboan" ikusten duela azken denboraldia. Haretan, taldea Europa Ligako finalerdietara eta Bundesligako sailkapeneko seigarren postura eraman zuen; hala ere, "gehiago" nahi duela adierazi du.

"Elkarrekin gainditu genituen oztopoak eta Bayerrentzako eszenatokirik onenak sortu genituen berriro", gaineratu du.