Futbola
2023-24 DENBORALDIA
Noiz jokatuko dira 2023-24 denboraldiko Liga Txapelketako euskal derbiak?
EITB MEDIA
Euskal taldeen arteko lehendabiziko lehia bigarren jardunaldiarekin batera iritsiko da, eta Osasuna eta Athletic arituko dira nor baino nor gehiago, Sadarren.
-
Manu Sanchez eta Nico Williams, Sadarren jokatutako Osasuna-Athletic derbian. Argazkia: EFE
Reala (2022-23 Santander Ligako laugarren sailkatua), Osasuna (zazpigarrena), Athletic (zortzigarrena) eta Alaves (Bigarren Mailatik igo berria) izango dira euskal futbolaren ordezkariak 2023-24 denboraldian. Egutegia ostegun honetan zozkatu da, eta, beraz, jakina da noiz jokatuko dituzten hurrengo denboraldiko euskal derbiak, data zehatzak oraindik jakin ez arren.
LEHEN ITZULIA:
2. jardunaldia (abuztuak 20): Osasuna-Athletic
6. jardunaldia (irailak 24): Alaves-Athletic
8. jardunaldia (urriak 1): Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna
15. jardunaldia (abenduak 3): Osasuna-Reala
19. jardunaldia (urtarrilak 3): Reala-Alaves
BIGARREN ITZULIA:
20. jardunaldia (urtarrilak 13): Athletic-Reala
24. jardunaldia (otsailak 11): Reala-Osasuna
27. jardunaldia (martxoak 3): Osasuna-Alaves
29. jardunaldia (martxoak 17): Athletic-Alaves
30. jardunaldia (martxoak 31): Alaves-Reala
35. jardunaldia (maiatzak 12): Athletic-Osasuna