Futbola
Irunen
Realak eta Osasunak uztailaren 21ean jokatuko dute, Stadium Galen, Euskal Herriko Txapelaren finala
EITB MEDIA
Azken Santander Ligan izandako euskal derbietan, Imanolen eta Jagoba Arrasateren taldeek punturik gehien lortu zituzten, eta horregatik jokatuko dute final hori. Realarentzat, denboraldiaurreko aurreneko partida izango da; Osasunak, aldiz, beste bi jokatuko ditu aurretik.
-
2022-23 Ligan jokatutako Osasuna-Reala partidako jokaldi bat. Argazkia: EFE.
Realak eta Osasunak uztailaren 21ean jokatuko dute Stadium Galen, Irunen, zazpigarren Euskal Herriko Txapelaren finala. Azken Santander Ligan izandako euskal derbietan, Imanolen eta Jagoba Arrasateren taldeek punturik gehien lortu zituzten, eta horregatik jokatuko dute final hori. Realarentzat, 2023-24 denboraldiaurreko aurreneko partida izango da; Osasunak, aldiz, beste bi jokatuko ditu aurretik.
Hala, Donostiako eta Iruñeko taldeak uztailaren 21ean, ostiralez, lehiatuko dira Euskal Herriko Txapela irabazteko; norgehiagoka zein ordutan izango den ez dute oraindik zehaztu. Reala uztailaren 10ean hasiko da entrenatzen, eta baieztatuta ditu beste hiru neurketa: uztailaren 29an, Reale Arenan, Bayer Leverkusen izango du aurkari; eta abuztuaren 2an eta 5ean, Mexikon eta Kalifornian, aldiz, Atletico Madril eta Betis. Osasuna, ordea, egun berean hasiko da entrenamendu saioak egiten, alegia, uztailaren 10ean, eta 15ean arituko da Osasuna Promesasen kontra; uztailaren 18an, Nafarroan, lagunarteko beste partida bat jokatuko dute gorritxoek, aurkaria oraindik baieztatu gabe dago.
Uztailaren 28an, Andernos-les-Bainsen, Girondins Bordele eta Osasuna arituko dira nor baino nor gehiago, eta hilaren 29an, Tarben, Toulouse izango da gorritxoen aurkaria. Azkenik, abuztuaren 4an, Osasuna-Alaves (Taxoaren) eta Burgos-Osasuna (El Plantio) partidak jokatuko dituzte.