Itxi

Futbola

Ordutegiak

Athleticek, Realak eta Osasunak 18:30ean jokatuko dute azken jardunaldia, igandean

EITB Media

Talde bakoitzak jokoan duena kontuan hartuta, Ligak partiden ordutegia aldatu du 18:30era eta 21:00etara.

  • Santander Ligako 38. jardunaldiko ordutegiak

    Santander Ligako 38. jardunaldiko ordutegiak. Irudia: @LaLiga

Santander Ligako 38. jardunaldiko partiden ordutegiak aldatu dituzte.

Horrela, Real Madril-Athletic Club, Reala-Sevilla eta Osasuna-Girona partidak 18:30ean jokatuko dira, Mallorca-Rayo Vallecano eta Vila-real-Atletico Madril partiden ordutegi berean jokatzeko.

Gainerako partidak 21:00etan jokatuko dira.

Ligak erabaki zuen azken bi jardunaldietako partidak igandean jokatzea, modu bateratuan, 19:00etan hasita, baina gaineratu zuen "aurreko jardunaldian izandako emaitzak ezagutu ondoren" erabakiko zutela azken jardunaldiko partiden ordutegiak aldatu edo ez.

 

38. jardunaldia

(18:30) Mallorca-Rayo Vallecano

(18:30) Reala-Sevilla

(18:30) Villa-real-Atletico Madril

(18:30) Real Madril-Athletic Club

(18:30) Osasuna-Girona

(21:00) Betis-Valentzia

(21:00) Celta-Bartzelona

(21:00) Valladolid-Getafe

(21:00) Elx-Cadiz

(21:00) Espanyol-Almeria