Futbola
RFEF-KO BIGARREN MAILA
Zamora-Alaves B eta Gernika-Aviles, RFEFeko Lehenengo Mailara igotzeko kanporaketetan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joaneko partidak maiatzaren 21ean jokatuko dira, eta itzulikoak 28an. Kanporaketa irabaztea lortzen badute, beste aurkari bat garaitu beharko dute joan-etorriko kanporaketa batean RFEF Lehengo Mailara igotzeko. Gainera, Beasainek Ourenseren aurka jokatuko du mailari eusteko.
-
Ligako baloia. Argazkia: EFE
Alaves Bk Zamoraren aurka jokatuko du, joaneko partida bere aurkariaren zelaian, eta Gernika Avilesen aurka arituko da, lehen partida etxean, Lehenengo Mailako RFEFera igotzeko lehen kanporaketan, astelehen honetan Madrilen egindako zozketak zehaztu duenez.
Joaneko partidak maiatzaren 21ean jokatuko dira, eta itzulikoak 28an. Bi euskal taldeek kanporaketa irabazten badute, beste joan-etorriko kanporaketa bat garaitu beharko dute maila-igoera lortzeko. Gainera, Beasainek Ourenseren aurka jokatuko du Bigarren RFEF Mailari eusteko.
Horrela, Alaves B eta Gernika kanporaketa erabakigarrira sailkatzen saiatuko dira, eta honako partidetako garailetako baten kontra jokatuko dute:
Espanyol B – Atletico B
Gimnastica Segoviana – Recreativo Huelva
UCAM Murtzia - Peña Deportiva
Compostela – Tarazona
Utebo – Recreativo Granada
Manresa – Navalcarnero
Cacereño – Valentzia Mestalla
Atletico Sanluqueño – Valladolid Promesas
Joaneko eta itzuliko partiden ostean berdinketa gertatuz gero, luzapena jokatuko da; markagailuak berdin jarraitzen badu, Ligan posizio onena duen kluba izango da garailea.
Bigarren eta behin betiko kanporaketa ekainaren 4rako eta 11rako aurreikusita dago, eta bost irabazleek Lehen RFEFra igotzea lortuko dute.
Gainera, Bigarren RFEF Mailan jarraitzeko kanporaketen barruan, Beasainek Ourenseren aurka jokatuko du; Gipuzkoako taldeak etxean jokatuko du lehen partida, hilaren 21ean, eta itzulikoa Galizian, 28an.