Itxi

Futbola

Madrilen

Milioika zale eta festa handia Madrilen Eurokopako titulua ospatzeko

Erredakzioa

Espainiako selekzioko jokalariak 15:40ean iristi dira Barajaseko aireportura. Ondoren, erregeak harrera egin die, eta geroago, autobusean ibilbidea egin dute Cibelesen festari amaiera emanda.

01:17
Espainia

Espainiako futbol selekzioak 2012ko Eurokopa irabazi zuen igandean Italia 4-0eko emaitzarekin mendean hartuta. Jokalariak eta talde teknikoa astelehen eguerdian iritsi dira Madrilera titulua zaleekin ospatzeko.

Barajaseko aireportura iristi eta Iker casillas kapitainak Europako kopa erakutsi du hedabideen aurrean. Ondoren, Zarzuelara joan dira Juan Carlos Espainiako Erregeak harrera egin baitie bertan. Espainiako erregeak hitzaldi batekin eskerrak eta zorionak eman dizkie jokalariei titulua lortzeagatik, eta ondoren, Casillas kapitainak ere hitz batzuk esan ditu erregeari talde osoak sinatutako kamiseta emateaz gain.

Zarzuelatik irten eta Espainiako selekzioko kideak autobusean igo dira Madrileko kaleetatik antotalutako ibilbidea osatzeko. Cibeles plazan bukatu da ibilbidea eta puntu horretan ospatu dute jokalariek titulua bertaraino gerturatu ziren milioika zalerekin batera.