Itxi

Futbola

UEFA

Hamar txapeldun Eurokopako 'Talde Perfektuan'

Erredakzioa

Iker Casillas, Sergio Ramos, Gerard Pique, Jordi Alba, Xavi, Xabi Alonso, Andres Iniesta, Sergio Busquets, Cesc eta David Silva aukeratu dituzte UEFAko teknikariek.

  • Espainiako jokalariak. EFE

    Espainiako jokalariak. EFE

Espainiako hamar jokalari Polonia eta Ukrainako 'Talde Perfektuan' sartu dituzte.

Horrela, Iker Casillas atezaina, Sergio Ramos, Gerard Pique eta Jordi Alba atzelariak, Xavi, Xabi Alonso, Andres Iniesta eta Sergio Busquets erdilariak, eta Cesc eta David Silva aurrelariak aukeratu dituzte UEFAko teknikariek.

'Talde Perfektua' osatzeko arduradunak Andy Roxburgh, Fabio Capello, Jerzy Engel, Dusan Fitzel, Gerard Houllier, Lars Lagerbck, Gyrgy Mezey eta Holger Osieck izan dira. Bien bitartean, Jean-Paul Briggerek eta Walter Gaggek FIFAren iritzia eman dute.

2012ko Eurokopako 'Talde Perfektua':

Atezainak: Gianluigi Buffon (Italia), Iker Casillas (España), Manuel Neuer (Alemania).

Atzelariak: Gerard Pique (Espainia), Fabio Coentrao (Portugal), Philipp Lahm (Alemania), Pepe (Portugal), Sergio Ramos (Espainia), Jordi Alba (Espainia).

Edilariak: Daniele de Rossi (Italia), Steven Gerrard (Ingalaterra), Xavi Hernandez (Espainia), Andres Iniesta (Espainia), Sami Khedira (Alemania), Sergio Busquets (Espainia), Mesut Ozil (Alemania), Andrea Pirlo (Italia), Xabi Alonso (Espainia).

Aurrelariak: Mario Balotelli (Italia), Cesc Fabregas (Espainia), Cristiano Ronaldo (Portugal), Zlatan Ibrahimovic (Suedia), David Silva (Espainia).