Itxi

Futbola

Partidetako ordutegiak

Santander Ligaren 32. jardunaldiko Osasuna-Reala derbia apirilaren 28an jokatuko dute, 21:00etan

EITB MEDIA

Ostirala da apirilaren 28an. Jarraian, 33. jardunaldian, Osasuna maiatzaren 2an arituko da Camp Noun, Bartzelonaren aurka, Kopako finalaren aurreko bere azken partidan (finala maiatzaren 6an izango da, 22:00etan, larunbata da). Real Madril da beste finalista, eta maiatzaren 2an jokatuko du, halaber.

  • Irudian, lehen itzulian Realak eta Osasunak jokatutako partidaren une bat. Argazkia: EFE.

    Irudian, lehen itzulian Realak eta Osasunak jokatutako partidaren une bat. Argazkia: EFE.

Santander Ligaren 32. jardunaldiko Osasuna-Reala derbia apirilaren 28an jokatuko dute Sadarren (ostirala da), 21:00etan, Ligak jakitera eman duenez. Jarraian, 33. jardunaldian, Osasuna maiatzaren 2an arituko da Camp Noun, Bartzelonaren aurka, Kopako finalaren aurreko bere azken partidan; izan ere, finala maiatzaren 6rako dago aurreikusita, alegia, larunbatean, 22:00etan hasiko da. Real Madril da beste finalista, eta talde zuriak ere maiatzaren 2an jokatuko du, Reale Arenan, Realaren kontra, 22:00etan.

Testuinguru horretan, Ligak zehaztu egin du zer ordutegi izango duten txapelketako 31., 32. eta 33. jardunaldiek. Kopako finalaren aurreko azkenak dira, eta horietako bi astean zehar jokatzekoak ziren. Osasunak, hala, apirilaren 14an jokatuko du 29. jardunaldia; ostirala da, eta Vallecas bisitatuko dute Jagoba Arrasateren gizonek, 21:00etan. Hilaren 22an (larunbata da), Osasuna-Betis partida izango da Sadarren, 30. jardunaldian, 14:00etan; hilaren 25ean (asteartea da), 19:30ean, Osasuna Cadizen arituko da, eta jarraian, aste horretako ostiralerako, Osasuna – Reala derbia iragarri dute. Maiatzaren 2an, arestian esan bezala, Bartzelonan, liderrak Osasunaren bisita jasoko du, 19:30ean, Kopako finalerako lau egun geratuko direla.

Santander Ligako beste bi euskal taldeak, alegia, Reala eta Athletic, Europako txapelketa jokatzeko lehian daude, bizi-bizi. Apirilaren 15ean, aste honetako larunbatean, San Mamesen, zuri-gorriak eta txuri-urdinak nor baino nor gehiago arituko dira, 16:15ean. Realak, jarraian, hilaren 22an (larunbata da), Rayo Vallecanoren bisita jasoko du Donostian, 18:30ean, 30. jardunaldian; gerora, Betis-Reala partida izango da, 31. jardunaldian, hilaren 25an (asteartea da), 22:00etan. Hilaren 28an Sadarreko derbia dute Imanolen mutilek, eta hurrengo asteartean, maiatzaren 2an, 22:00etan, beste partida handia Anoetan: Reala-Real Madril (32. jardunaldian).

Athletic, Realaren aurkako derbiaren ostean, Almerian arituko da, apirilaren 22an, 16:15ean (larunbata da). Hilaren 27an, 22:00etan (osteguna da), Sevilla izango du aurkari, Bilbon, 31. jardunaldian; maiatzaren 1ean (astelehena da), Son Moixen, Mallorca-Athletic neurketa jokatuko da, eta aste horretan bertan, ostegunean, 22:00etan, Athleticek Betisen bisita jasoko du.

Noiz jokatuko duten Osasunak, Realak eta Athleticek Santander Ligan Kopako finala baino lehen

Osasuna

29. jardunaldia: apirilak 14, ostirala, 21:00etan, Rayo Vallecano – Osasuna

30. jardunaldia: apirilak 22, larunbata, 14:00etan, Osasuna – Betis

31. jardunaldia: apirilak 25, asteartea, 19:30ean, Cadiz – Osasuna

32. jardunaldia: apirilak 28, ostirala, 21:00etan, Osasuna - Reala

33. jardunaldia: maiatzak 2, asteartea, 19:30ean, Bartzelona – Osasuna

Reala

29. jardunaldia: apirilak 15, larunbata, 16:15ean, Athletic – Reala

30. jardunaldia: apirilak 22, larunbata, 18:30ean, Reala – Rayo Vallecano

31. jardunaldia: apirilak 25, asteartea, 22:00etan, Betis – Reala

32. jardunaldia: apirilak 28, ostirala, 21:00etan, Osasuna - Real a

33. jardunaldia: maiatzak 2, asteartea, 22:00etan, Reala – Real Madril

Athletic

29. jardunaldia: apirilak 15, larunbata, 16:15ean, Athletic – Reala

30. jardunaldia: apirilak 22, larunbata, 16:15ean, Almeria – Athletic

31. jardunaldia: apirilak 27, osteguna, 22:00etan, Athletic – Sevilla

32. jardunaldia: maiatzak 1, astelehena, 19:00etan, Mallorca – Athletic

33. jardunaldia: maiatzak 4, osteguna, 22:00etan, Athletic – Betis