Itxi

Futbola

Eurokopako finala

Buffon: 'Espainiak hobeto jokatu du, onenak dira'

Erredakzioa

"Txapelketa handia egin dugu. Final batera heltzen zarenean irabazi nahi duzula argi dago, baina talde oso indartsu bat izan dugu aurrean. Dena eman dugu berdegunean", adierazi du Italiako atezainak.

  • Gianluigi Buffon Italiako kapitaina. EFE

    Gianluigi Buffon Italiako kapitaina. EFE

Gianluigi Buffon Italiako kapitainaren esanetan, Espainiako jokalariak "onenak" dira eta Kieven jokatutako finalean nagusi izan dira.

"Txapelketa handia egin dugu. Final batera heltzen zarenean irabazi nahi duzula argi dago, baina talde oso indartsu bat izan dugu aurrean. Dena eman dugu berdegunean. Espainia nagusi izan da. Talde oso indartsua da, munduko onena, eta porrota onartu behar dugu", adierazi du Italiako atezainak.

"Nekaturik heldu gara", esan du Giorgio Chiellini atzelariak. "Hiru egunetan indarberritzea zaila da. Sentitzen dugu. Espainiak garaipena merezi du. Egindako txapelketarekin pozik egon behar gara eta etorkizunera begiratu", erantsi du.