Futbola
Euskal derbia
Santander Ligako 29. jardunaldiko Athletic-Reala derbia apirilaren 15ean jokatuko dute, 16:15ean
EITB MEDIA
San Mameseko partida jokatu aurretik, baina, bezperan, ostiralean, Osasuna Rayo Vallecanoren zelaian arituko da, 21:00etan.
-
Oihan Sancet eta David Silva, lehen itzuliko Reala-Athletic derbian. Argazkia: EFE.
Santander Ligako 29. jardunaldiko Athletic-Reala derbia apirilaren 15ean jokatuko dute, 16:15ean, San Mamesen, asteartean LaLigak jakitera eman duenez.
Aurreko jardunaldian, astebete lehenago, Athleticek Espanyolen zelaia bisitatuko du, eta Realak, aldiz, Getafe hartuko du etxean.
Bi euskal taldeen arteko azken derbian, lehen itzulian, Realak 3-1 irabazi zuen Anoetan; aurreko denboraldiko San Mameseko derbian, ordea, Athletic 4-0 nagusitu zen.
San Mameseko derbia jokatu aurretik, bezperan, Osasuna Rayo Vallecanoren zelaian arituko da, 21:00etan.