Futbola
F Liga
Realaren eta Athleticen arteko F Ligako derbia Anoetan jokatuko dute, apirilaren 2an
EITB MEDIA
24. jardunaldiko partida 12:00etan hasiko da. Natalia Arroyoren eta Iraia Iturregiren taldeak zortzigarren eta hamargarren postuetan daude, hurrenez hurren; lehen itzulian, San Mamesen jokatu zuten derbia, eta Reala 1-3 nagusitu zen.
-
2021-22 denboraldian ere, Realak eta Athleticek Anoetan jokatu zuten. Argazkia: @RealSociedadFEM.
Realaren eta Athleticen arteko F Ligako derbia Anoetan jokatuko dute, Reale Arenan, apirilaren 2an (igandea), 12:00etan, Realak astelehenean iragarri duenez.
Horrela, Zubietan jokatu beharrean, Reala Anoetan arituko da berriro, Athleticen aurkako derbian. Txapelketako 20 partida jokatu direnean, txuri-urdinak 8. postuan daude sailkapenean, 26 puntu dituztela, eta Athletic 10., 20 puntu lortuta.
Lehen itzulian, azaroaren 19an, Natalia Arroyoren eta Iraia Iturregiren taldeak San Mamesen aritu ziren nor baino nor gehiago, eta ia 23.000 zale bildu ziren harmailetan. Reala 1-3 nagusitu zen; Amaiurrek egin zuen lehen gola, Amezagak berdinketa jarri zuen markagailuan, eta Gabyk, bi gol sartuta, garaipena eman zion Donostiako taldeari.