Itxi

Futbola

Finalerdietan

Portugal, Espainia, Alemania eta Italia, finalerako txartelaren bila

Erredakzioa

Portugaldarrek eta espainiarrek asteazkenean neurtuko dituzte indarrak Donetsken, eta Alemania-Italia partida ostegunean jokatuko da Varsovian.

01:40
Finalerdiak
Portugal-Espainia eta Alemania-Italia dira 2012ko Eurokopako finalerdiak. Italiako selekzioa izan da txartela lortzen azkena Ingalaterra, penaltietan, gaindituta.

Alemaniak Greziari 4-2ko markagailuarekin gaindituta lortu zuen txartela, Portugalek Crsitiano Ronaldoren golarekin kanporatu zuen Txekiar Errepublika eta Espainia, Xabi Alonsoren bi golei esker nagusitu zen Frantziaren kontra.

Eurokopako finalerdiertako neurketak aste honetan jokatuko dira, asteazkenean eta ostegunean.

FINALERDIAK:

A. Asteazkenean, ekainaren 27an: PORTUGAL - ESPAINIA (20.45 / Donetsk)
B. Ostegunean, ekainaren 28an: ALEMANIA - ITALIA (20.45 / Varsovia)

FINALA:

Igandean, uztailaren 1ean: A irabazlea-B irabazlea (20.45 / Kiev).