Itxi

Futbola

Heriotza

Amancio Amaro Real Madrileko ohorezko presidentea zendu da

EITB MEDIA

14 urte eman zituen Real Madrilen, jokalari gisa, 1962tik 1976ra hain zuzen. Europako, Ligako eta Kopako txapelduna izatea lortu zuen.

  • Amancio Amaro asteartean zendu da, 83 urte zituela. Argazkia: EFE.

    Amancio Amaro asteartean zendu da, 83 urte zituela. Argazkia: EFE.

Real Madrileko jokalari ohi eta ohorezko presidente Amancio Amaro asteartean zendu da, 83 urte zituela, Real Madrilek jakitera eman duenez.

"Real Madrileko zaleen erreferente eta gure klubeko egungo ohorezko presidentea bera, 1962tik 1976ra ibili zen gurean jokalari. 14 denboraldi horietan, 471 partida jokatu zituen, 155 gol sartu, eta gure taldeko mito nagusietako bat bilakatu zen", ekarri du gogora Florentino Perezek zuzentzen duen klubak.

"Egun handira arte, Amancio", agurtu du Real Madrilek jokalari ohia. Deportivo taldetik iritsi zen Madrilera Amancio, Bigarren Mailako golegilerik onenarentzako saria eskuratuta.

Coruñan jaio zen Amancio, 1939an. Real Madrilekin, Europako Kopa irabazi zuen 1966an, alegia, egungo Txapeldunen Liga, eta, horrez gain, bederatzi Liga eta hiru Kopa, Madrilgo taldearekin ere. Gerora, Real Madrileko entrenatzaile ibili zen. Ligako golegilerik onena izan zen 1969an eta 1970ean. Jokalari internazional bezala, 1964ko Eurokopa irabazi zuen.