Itxi

Futbola

Espainia-Frantzia

Frantziako txotxongiloek berriz eraso egin diote Espainiari

Erredakzioa

Canal Plus telebistako txotxongiloek Hulk, Thor eta Iron Manen gorputza hartu eta arerioei aurre egin diete, baina garaipena lortzea "ezinezkoa" izan zaie aurkariek "gauzak hartzen dituztelako".

  • Argazkia: Frantziako Canal Plus

    Argazkia: Frantziako Canal Plus

Frantziako Canal Plus telebistako txotxongiloek erasora jo dute berriro ere. Zenbait bideotan Espainiako kirolarien dopina salatu zuten txotxongiloek aspaldi. Orain ironia eta sarkasmoa erabili dituzte berriz Espainiak eta Frantziak larunbatean jokatu beharreko Eurokopako final-laurdenetako partida aztertzeko.

Oraingoan 'Los Vengadores' Marvel konpainiako film ospetsua erabili du Frantziako telebista saioak. Rafa Nadal, Alberto Contador, Pau Gasol eta Iker Casillasen inguruan dopinaren mamua jarri dute txotxongiloek.

Telebistako txotxongiloek Hulk, Thor, Amerika Kapitaina eta Iron Manen gorputza hartu eta arerio boteretsuei, Espainiako kirolariei, aurre egin diete, baina garaipena lortzea "ezinezkoa" izan zaie aurkariek "gauzak hartzen dituztelako".