Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Real Madrilek bosgarren Kluben Munduko Txapelketa lortu du

AGENTZIAK | EITB Media

Valverderen eta Viniciusen gol bikoitzek eta Benzemaren beste batek zortzigarren titulua eman diete zuriei Al Hilalen aurka (5-3).

  • Real Madril, txapeldun

    Real Madril, txapeldun. Argazkia: EFE

Real Madrilek bere bosgarren Kluben Munduko Txapelketa irabazi du larunbat honetan, Saudi Arabiako Al Hilal taldeari finalean 5-3 irabazita.

Fede Valverderen eta Viniciusen gol bikoitzak, Benzemaren golarekin batera, nahikoa izan dira Maregaren eta Viettoren golekin beldurra gorputzean sartu duen talde saudiarra mendean hartzeko.

Presioarekin, madrildarrek ez diote aukerarik eman Al Hilali eta lehen minututik defendatu behar izan dute. Zurien kalitatea gehiegi izan da talde asiarrarentzat, lehen hurbilketan Viniciusek markagailua irekitzen zuela ikusi dutelarik.

Brasildarrak pase bat aprobetxatu du area barruan sartu eta Al Muaiouf gainditzeko. Minutu on hortik aurrera errenta handitzeko eta distantzia hartzeko hainbat aukera izan ditu talde zuriak. Oraingoan Valverdek aurkitu du atea jaurtiketa indartsu batekin.

Hala ere, partida hasiera frenetiko honetan asiarrek ere euren marka utzi nahi izan dute. Carlo Ancelottiren gizonak hobekien zeudenean, saudiarren kontraeraso bat baliatu du Maregak, Luninen gainditu eta gola sartuz.

Vinicius-Benzema bikotea berriro agertu da 3-1ekoa jartzeko. Brasildarrak erdiraketa on bat jarri du, eta kapitainak ez zuen zalantzarik izan sarera bidaltzeko. Eta lehen zatian gertatu den bezala, Valverde berriro agertu da hurrengo jokaldian, bere bigarren gola sartzeko.

Kolpe-truke horretan, Al Hilali egokitu zaio berriro txanda, eta honek ere ez du bere aukera alferrik galdu nahi izan Viettoren eskutik.

Viniciusek bere bigarrena egin du Ceballosen joakldi bat aprobetxatuta eta ondoren Viettok ere bere bigarren gola sartu du (5-3).

Flamengok brontzea eskuratu du Al Ahly menderatuta

Flamengo brasildarrak Kluben Munduko Txapelketako hirugarren postua lortu du Egiptoko Al Ahly 2-4 mendean hartuta, Gabigolek eta Pedrok sartutako golei esker.