Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Futbola

F Liga

Irene Paredesek kontratua berritu du Bartzelonarekin 2025era arte

EITB Media

Legazpiko jokalariak beste bi denboraldiz jarraituko du Barçan; hau da, 2025eko ekainaren 30era arte.

  • Irene Paredes

    Irene Paredesen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Irene Paredesek kontratua berritu du Bartzelonarekin 2025eko ekainaren 30era arte, Barçak urtarrilaren 27an jakinarazi duenez. Legazpiko (Gipuzkoa) jokalariak bi denboraldiz luzatu du Bartzelonarekin lotzen duen kontratua, aurrekoa 2023ko ekainaren 30ean bukatzen zitzaion-eta.

"Egon nahi dudan tokian nago. Ikasten jarraitzen dut, eta taldeari laguntzen jarrai dezaket. Beraz, oso zoriontsua naiz", esan du Paredesek klubaren telebistan egin dituen adierazpenetan.

Bartzelonak 2021eko udan fitxatu zuen Paredes. Ordutik, 31 urteko jokalariak 57 partida jokatu ditu Barçarekin, zortzi gol sartuta.