Futbola
Anoetan eta Zubietan
Emakumezkoen Euskal selekzioa larunbateko partida prestatzen hasiko da
Erredakzioa
Emakumezkoen Euskal Herriko selekzioak larunbatean Eslovakiaren aurka jokatuko du Anoetan, eta jokalariak asteartean norgehiagoka prestatzen hasiko dira.
Iñigo Juaristik eta Garbiñe Etxeberriak zuzendutako taldea bihar hasiko da larunbatean Anoetan jokatuko duen Eslovakiaren aurkako norgehiagoka prestatzen. Emakumezkoen Euskal selekzioak arratsaldeko 19:00etan egingo du lan saioa Anoetan, eta Juaritsik eta Etxeberriak prentsaurrekoa eskainiko dute, ordu erdi lehenago.
Anoetan eta Zubietan ateak itxita egingo dituzte entrenamenduak aste osoa zehar. Larunbatean 16:30ean, Eslovakia izango dute aurkari Anoetan.