Futbola
A multzoa
Grezia eta Txekiar Errepublika final-laurdenetarako sailkatu dira
Erredakzioa
Txekiarrek 1-0 gainditu dute Polonia Jiraceken golari esker, eta Bileken mutilak A multzoko lehenengo postuan sailkatu dira. Greziak Errusia 1-0 gainditu du, eta zuri-urdinak bigarren sailkatu dira.
Greziak eta Txekiar Errepublikak lortu dituzte A multzoko final-laurdenetarako txartelak. Txekiarrak multzoko lider bezala sailkatu dira Polonia 1-0 gaindituta, eta Greziak bigarren postua lortu du Errusiari 1-0 irabazita.
Txekiar Errepublika-Polonia (1-0):
Polonia nagusi izan da aurreneko zatian Txekiar Errepublikak ez baitu ia gol aukerarik izan. Bileken gizonek Rosickyren gabezia gehiegi somatu dute erasoan, eta poloniarrek baloiaren jabetza kontrolatu dute. Lewandowskik arrisku handia sortu du erasoan, baina Chelsea taldeko Cech atezaina bikain egon da. Atsedenaldian 0-0ekoak jarraitu du markagailuan.
Bigarren zatian txekiarrek gogor sakatu dute erasoan Greziak gol erabakigarria lortu baituVarsovian. Poloniak antolaketarik gabe jokatu du, eta lehoi txekiarrek gol aukera argiak sortu dituzte. Tyton atezainak gelditu ikusgarri egin du Sivoken errematea desbideratzeko, baina Txekiar Errepublikak sakatzen jarraitu du.
Norgehiagokako 71. minutuan Jiracekek 1-0ekoa jarri du markagailuan. Poloniak goa nola edo hala bilatu du erasoan jokalari asko pilatuta, baina Zmudaren mutilek ezin izan dute Cech gainditu. 1-0ekoarekin txekiarrek final-laurdenetarako txartela eta A multzoko lidergoa eskuratu dute.
Fitxa teknikoa:
1 - Txekiar Errepublika: Cech; Gebre Selassie, Sivok, Kadlec, Limbersky; Plasil, Rosicky, Kolar, Jiracek (Rajtoral, 84. minutuan), Pilar (Rezek, 88. minutuan); Baros (Pekhart, 90. minutuan).
0 - Polonia: Tyton; Piszczek, Wasilewski, Perquis, Boenisch; Blaszczykowski, Dudka; Murawski, Polanski (Grosicki, 55. minutuan), Obraniak; Lewandowski
Golak: 0-1: 72. minutuan, Jiracek.
Grezia-Errusia (1-0):
Errusiak baloiaren jabetza mantendu du eta gol aukera ugari sortu ditu lehenengo zatian, baina Greziak ezustekoa ematea lortu du atsedenaldia heldu aurretik. Karagounisek 1-0ekoa jarri du markagailuan aurreneko zatiko 47. minutuan, eta A multzoa hankaz gora jarri dute greziarrek.
Bigarren zatian errusiarrek gola lortzeko ahalegin handiak egin dituzte, baina Santosen mutilek ederki defendatu dute. Greziak gogor borrokatu du Errusiaren erasoa gelditzeko, eta pixkanaka Advocaaten mutilak nekatzen hasi dira. Tzavellak bigarren gola lortzeko abagune aparta izan du, baina falta jaurtiketa zuzena langara joan da. Txekiar Errepublikak gola lortu Poloniaren aurka, eta Errusiak gola bai ala bai eskuratu behar izan du final-laurdenetako txartela lortzeko.
Advocaaten taldeak ezin izan du Greziako defentsa gainditu, eta Errusia urduritzen hasi da. Dzagoevek 1-1ekoa lortzeko abagune paregabea izan du 85. minutuan, baina bere errematea gutxigatik kanpora joan da. Azkenean, greziarrek final-laurdenetarako txartela lortu dute, 1-0ekoarekin.
- Fitxa teknikoa:
1 - Grezia: Sifakis; Torosidis, Papastathopoulos, Papadopoulos, Tzavellas; Katsouranis, Maniatis; Salpingidis (Ninis, 82. minutuan), Karagounis (Makos, 66. minutuan), Samaras; Gekas (Holebas, 63. minutuan).
0 - Errusia: Malafeev; Anyukov (Izmayov, 80. minutuan), Ignashevich, Berezutsky, Zhirkov; Shirokov, Denisov, Glushakov (Pogrevnyak, m.71); Dzagoev, Arshavin eta Kerzhakov (Pavlyuchenko, 47. minutuan).
Golak: 1-0, 47. minutuan: Karagounis.