Itxi

Futbola

2012ko Eurokopa

Ingalaterrak Suedia kanporatu du 2-3

Erredakzioa

Bigarren zati zirraragarria jokatu dute suediarrek eta ingelesek Kieveko Olinpiar Estadioan. Jardunaldiko beste partidan, erraz gainditu du Frantziak Ukraina Menezen eta Cabayeren golekin (0-2).

01:34
Gerrard

Eurokopako multzoen fasea bukatzeko jardunaldi bat falta denean, Suedia txapelketatik at geratu da Ingalaterraren aurka 2-3 galduta.

Ingalaterra Suedia baino gehiago izan da lehen zatian. Ingelesak zailtasun handirik gabe aritu dira ahalmenik gabeko aurkariaren aurka. Carrollek 0-1koa egin du 23. minutuan.

Baina Mellbergek partida berdindu du 49.ean eta Suedia partidan sartu da. Hurrengo ordu laurdenean denetarik gertatu da: 59. minutuan 2-1ekoa sartu du berriro ere Mellbergek, baina 53.ean atera berria zen Walcottek Suediaren atea zulatu du (2-2).

Baina gehiagorako denbora egon da eta amaierarako hamabi minuturen faltan, ingelesen hirugarren gol lortu du Wellbeckek. Suedia Eurokopatik kanpo zegoen.

Fitxa teknikoa:

Suedia: Isaksson; Grandqvist (Lustig, 66'), Mellberg, J. Olsson, M.Olsson; Larsson, Svensson, Kallstrom, Elm (Wilhelmsson, 80'); Ibrahimovic eta Elmander (Rosenberg, 79').

Ingalaterra: Hart; Johnson, Terry, Lescott, Cole; Milner (Walcott, 61') Gerrard, Parker, Young; Carroll y Welbeck (Oxlade-Chamberlain, 89').

Golak:

0 - 1, 23', Carroll.
1 - 1, 49', Mellberg.
2 - 1, 59', Mellberg.
2 - 2, 63', Walcott.
2 - 3, 78', Wellbeck.

Ukraina-Frantzia (0-2)

Epaileak Eurokopako D multzoko Ukraina-Frantzia partida bertan behera utzi du 5. minutuan, euria dela eta. Bigarren jardunaldiko neurketa, 19:00etan hasi da berriro ere.

Lehen zatia nahiko parekatua izan da. Blancen gizonena izan da baloiaren jabetza, baina ez dira Ukraina ezustean hartzeko gai izan. Bigarren zatian lortu dute. Menezek markagailua estreinatu du 52. minutuan eta lau minutu geroago bigarrena sartu du Cabayek. Frantziarrek bideratuta utzi dute norgehiagoka eta une horretatik aurrera eroso jokatu dute. 64. minutuan langak saihestu du Frantziako selekzioaren hirugarren gola. Urrezko hiru puntu eskuratu dituzte frantziarrek.

Fitxa teknikoa:

Ukraina: Pyatov, Husyev, Khacheridi, Mykhalyk, Selin, Yarmolenko (Aliyev, 68'), Konoplyanka, Tymoshchuk, Nazarenko (Milevskiy, 59'), Voronin (Devic, 45') eta Shevchenko.

Frantzia: Lloris, Debuchy, Rami, Mexes, Clichy, Cabaye (M'Vila, 67'), Diarra, Ribery, Nasri, Menez (Martin, 72') eta Benzema (Giroud, 76').

Golak:

0 - 1, 53', Menez.
0 - 2, 55', Cabaye.