Futbola
Errege Kopa
Realak eta Alavesek urtarrilaren 4an jokatuko dute; Osasunak eta Athleticek, hilaren 5ean
I. G. | EITB Media
Realak eta Alavesek urteko lehen asteazkenean jokatuko dituzte euren partidak, eta Athleticek eta Osasunak ostegunean.
-
Errege Kopako zozketa. Argazkia: EFE
Errege Kopan aurrera jarraitzen duten euskal taldeek dagoeneko ezagutzen dituzte final-hamaseirenetako aurkarien aurka jokatzeko datak eta ordutegiak. Ostiral honetan, abenduak 23, jakinarazi dira, RFEFren egoitzan egin den zozketaren ostean.
Realak eta Alavesek urtarrilaren 4an jokatuko dute, asteazkenean, eta Athleticek eta Osasunak urtarrilaren 5ean, ostegunean.
Ordutegiei dagokienez, Logroñes - Reala partida 19:00etan jokatuko da, Alaves - Valladolid 21:00etan, Nastic - Osasuna 16:00etan eta Eldense - Athletic 21:00etan.
Final-hamaseirenetako kanporaketak:
Asteartea, urtarrikal 3:
Espanyol - Celta (19:00)
Nucía - Valentzia (19:00)
Cartagena - Vila-real (19:00)
Cacereño - Real Madril (21:00)
Ceuta - Elx (21:00)
Sporting - Rayo Vallecano (21:00)
Levante - Getafe (21:00)
Asteazkena, urtarrilak 4:
Linares - Sevilla (19:00)
Logroñes - Reala (19:00)
Pontevedra - Mallorca (19:00)
Oviedo - Atletico Madril (20:00)
Intercity - Bartzelona (21:00)
Alaves - Valladolid (21:00)
Osteguna, urtarrilak 5:
Ibiza Islas Pitiusas - Betis (16:00)
Gimnàstic Tarragona - Osasuna (16:00)
Eldense - Athletic Club (21:00)