Itxi

Futbola

AULKI ALDAKETA

Iñaki Bea, Dominikar Errepublikako aulkitik Numantziako entrenatzaile berria izatera

AGENTZIAK | EITB Media

Iñaki Beak Dominikar Errepublikako hautatzaile izateari utzi zion azaroaren 11an, eta egun berean Numantzia zuzentzeko ardura hartu du.

  • Iñaki Bea

    Iñaki Bea, Numanciako entrenatzaile berria. Irudia: @cdnumancia

Iñaki Bea Numantziako entrenatzaile berria da. Dominikar Errepublikako Federazioak hautatzaile kargutik kendu ostean, Soriako taldeak fitxatu du. Amurrioko entrenatzaileak zortzi hilabete eman ditu Karibeko selekzioa zuzentzen.

Beak Dominikar Errepublika zuzendu du Concacafeko Nazioen Ligan. B mailako B multzoko 6 partidetatik 4 zuzendu ditu. Horietan garaipen bakarra, berdinketa bat eta bi porrot bildu ditu arabarrak. Multzoko hirugarren postuan utzi du selekzioa, 4 punturekin. Guyana Frantzesa 10 punturekin eta Guatemala 7rekin daude lehen postuetan.

Beak zuzendutako azken partidan porrota jaso zuen Dominikar Errepublikak Guatemalaren aurka (2-0). Orain arte dominikarren 20 urtez azpiko selekzioko hautatzailea izan den Walter Benitez kubatarrak ordezkatuko du euskal entrenatzailea .

Erronka berria Numantzian

Dominikar Errepublikako esperientziaren ostean, Iñaki Beak Numantziarekin sinatu du kontratua denboraldi bukaera arte. Amurriokoak lehenengoz zuzenduko du selekzioa ez den talde bat. Numantzia, RFEFko Lehenengo Mailan lehiatzen den taldea da.

Mendilibarren ondoan, laguntzaile karguan 7 urte eman ostean, entrenatzaile arabarraren erronka berria izango da Soriako taldea zuzentzea.