Itxi

Futbola

Erreakzioak

Dolua futbolean, Preciadoren heriotzagatik

Erredakzioa

"Aurkari duin batek utzi gaitu; futboleko izarra eta, batez ere, pertsona oso berezia zen", idatzi du Mourinhok. Hainbat taldek babes-mezuak helarazi nahi izan dizkiete Preciadoren senitartekoei.

01:26
Manolo Preciado: Entrenatzaile karismatiko eta apal baten agurra

Futbola doluak hartuta dago.Hainbat taldek doluminak agertu nahi izan dizkiete Manolo Preciadoren senitartekoei. Goizaldean hil da entrenatzaile kantabriarra, bihotzekoak jota, 54 urte zituela.

Mallorca, Rayo Vallecano, Getafe, Oviedo, Sevilla, Malaga, Real Madril eta Valentzia taldeek, beste askoren artean, babesa eskaini nahi izan diote Preciadoren familiari. Sportingek eta Vila-realek ere babesa eskaini nahi izan diote Preciadoren familiari. Gijonen eman ditu Preciadok bere bizitzaren azken urteak eta Vila-real zuzentzea zen aurretik zuen hurrengo erronka.

Joaquin Caparros Mallorcako teknikaria "oso minduta" agertu da albistea ezagutu eta gero. Athleticeko entrenatzaile ohiak hitz onak baino ez ditu izan Preciadorentzat.

Mourinhok ere azken agurra eman nahi izan dio. "Aurkari duin batek utzi gaitu; futboleko izarra eta, batez ere, pertsona oso berezia zen. Erakartzen nauen hori zuen: izaera, gardentasuna eta bizitzaren kolpe gogorrei aurre egiteko indarra", idatzi du Real Madrileko entrenatzaileak gutun batean.