Futbola
SAILKAPEN FASEA
Eskozia, Norvegia, Georgia eta Zipre, Espainiaren aurkariak 2024ko Eurokoparako sailkapenean
I. G. | EITB MEDIA
Luis Enriqueren taldeak Erling Haalanden Norvegia izango du oztopo nagusitzat A Multzoan.
-
Espainiako selekzioaren entrenamendu bat. Artxiboko irudia: EFE
Espainiako futbol selekzioak Eskozia, Norvegia, Georgia eta Zipre izango ditu aurkari 2024ko Eurokoparako sailkapen fasean, 2023ko martxotik 2024ko martxora jokatuko dena, Frankfurten (Alemania) igande honetan egindako zozketaren arabera.
Horrela, Luis Enriqueren taldeak Erling Haalanden Norvegia izango dute oztopo nagusitzat A Multzoan, Eskozia, Georgia eta Zipreko selekzioekin batera, egindako zozketaren ondoren.
Multzoetako lehen hamarrak eta bigarren hamarrak zuzenean sailkatuko dira azken txapelketarako. Gainerako hiru plazak 2024ko martxoan play-offen bidez sailkatuko diren taldeekin osatuko dira.
SAILKAPEN-FASEKO MULTZOAK
A MULTZOA: Espainia, Eskozia, Norvegia, Georgia eta Zipre.
B MULTZOA: Herbehereak, Frantzia, Irlanda, Grezia eta Gibraltar.
C MULTZOA: Italia, Ingalaterra, Ukraina, Ipar Mazedonia eta Malta.
D MULTZOA: Kroazia, Gales, Armenia, Turkia eta Letonia.
E MULTZOA: Polonia, Txekiar Errepublika, Albania, Faroe Uharteak eta Moldavia.
F MULTZOA: Belgika, Austria, Suedia, Azerbaijan eta Estonia.
G MULTZOA: Hungaria, Serbia, Montenegro, Bulgaria eta Lituania.
H MULTZOA: Danimarka, Finlandia, Eslovenia, Kazakhstan, Ipar Irlanda eta San Marino.
I MULTZOA: Suitza, Israel, Errumania, Kosovo, Bielorrusia eta Andorra.
J MULTZOA: Portugal, Bosnia, Islandia, Luxenburgo, Eslovakia eta Liechtenstein.