Futbola
Urriaren 17an
2022ko Urrezko Baloia: zeremonia eta izendatuak
B. L. G. | EITB MEDIA
30 gizonezko jokalari eta 20 emakumezko jokalari daude izendatuta. Karim Benzema da gizonezkoen Urrezko Baloia irabazteko faborito nagusia. Messi, aurreko irabazlea, ez dago izendatuta.
-
Urrezko baloia. Artxiboko argazkia: EFE
Urrezko Baloiaren lehen edizioa 1956an izan zen. France Football aldizkariak ematen du saria. Aurten, guztira, gizonezko 30 futbol jokalari eta 20 emakumezko jokalari daude izendatuta. Ekitaldia Pariseko Théâtre du Châteleten izango da urriaren 17an.
Nabarmentzekoa da aurreko edizioetan ez bezala, aurten 2021/2022 denboraldia hartuko dela kontuan, eta ez urte naturala.
Hauek dira emakumezkoen Urrezko Baloirako izendatutako 20 jokalariak:
Selma BACHA (Lyon)
Aitana BONMATI (Bartzelona)
Millie BRIGHT (Chelsea)
Lucy BRONZE (Bartzelona)
Kadidiatou DIANI (PSG)
Christiane ENDLER (Lyon)
Ada HEGERBERG (Lyon)
Marie-Antoinette KATOTO (PSG)
Sam KERR (Chelsea)
Catarina MACARIO (Lyon)
Beth MEAD (Arsenal)
Vivianne MIEDEMA (Arsenal)
Alex MORGAN (Wave de San Diego)
Lena OBERDORF (Wolfsburgo)
Asisat OSHOALA (Bartzelona)
Alexandra POPP (Wolfsburgo)
Alexia PUTELLAS (Bartzelona)
Wendie RENARD (Lyon)
Trinity RODMAN (Spirit de Washington)
Fridolina ROLFÖ (Bartzelona)
Hauek dira gizonezkoen Urrezko Baloirako izendatutako 30 jokalariak:
Trent ALEXANDER-ARNOLD (Liverpool)
Karim BENZEMA (Real Madril)
Joao CANCELO (Manchester City)
CASEMIRO (Manchester United)
Thibaut COURTOIS (Real Madril)
CRISTIANO RONALDO (Manchester United)
Kevin DE BRUYNE (Manchester City)
Luis DIAZ (Liverpool)
FABINHO (Liverpool)
Phil FODEN (Manchester City)
Erling HAALAND (Manchester City)
Sébastien HALLER (Borussia Dortmund)
Harry KANE (Tottenham)
Joshua KIMMICH (Bayern Munich)
Rafael LEAO (AC Milan)
Robert LEWANDOWSKI (Bartzelona)
Riyad MAHREZ (Manchester City)
Mike MAIGNAN (AC Milan)
Sadio MANÉ (Bayern Munich)
Kylian MBAPPÉ (Paris-SG)
Luka MODRIC (Real Madril)
Christopher NKUNKU (Leipzig)
Darwin NUÑEZ (Liverpool)
Antonio RÜDIGER (Real Madril)
Mohamed SALAH (Liverpool)
Bernardo SILVA (Manchester City)
SON Heung-min (Tottenham)
Virgil VAN DIJK (Liverpool)
VINICIUS JUNIOR (Real Madril)
Dusan VLAHOVIC (Juventus)