Itxi

Futbola

Eurokoparako deialdia

Llorente, Javi Martinez eta Alonso deialdian sartu ditu Del Bosquek

Erredakzioa

Eurokopan zein 23 jokalari egongo diren jakitera eman du Espainiako hautatzaileak. Iraolaren arazo fisikoek atzelari zuri-gorria deialditik kanpo utzi dutela baieztatu du Del Bosquek.

00:41
Del Bosquek Llorente, Javi Martinez eta Xabi Alonso deitu ditu

Eurokopa jokatuko duten 23 jokalariak hurrengoak dira:

Atezainak: Iker Casillas (Real Madril), Jose Manuel Reina (Liverpool/ING), Victor Valdes (Bartzelona).

Atzelariak: Alvaro Arbeloa (Real Madril), Juanfran Torres (Atletico Madril), Raul Albiol (Real Madril), Gerard Pique (Bartzelona), Sergio Ramos (Real Madril), Javi Martinez (Athletic Club), Jordi Alba (Valentzia).

Erdilariak: Sergio Busquets (Bartzelona), Xabi Alonso (Real Madril), Xavi Hernandez (Bartzelona), Cesc Fabregas (Bartzelona), Andres Iniesta (Bartzelona), Santi Cazorla (Malaga).

Aurrelariak: David Jimenez Silva (Manchester City/ING), Jesus Navas (Sevilla), Juan Mata (Chelsea/ING), Pedro Rodriguez (Bartzelona), Fernando Llorente (Athletic Club), Fernando Torres (Chelsea/ING) eta Alvaro Negredo (Sevilla).

Juanfran Torres Atletico Madrileko eskuin hegalekoa eta Pedro Rodriguez Bartzelonako aurrelaria ezusteko nagusiak izan dira Vicente del Bosque Espainiako hautatzaileak gaur jakitera eman duen deialdian. Polonia eta Ukrainako Eurokopa jokatuko duten 23 jokalarien zerrenda jakitera eman du Del Bosquek. Roberto Soldado Valentziako aurrelaria deialditik at geratu da azkenean.

Carles Puyol eta David Villa zerrendan izan behar ziren, baina lesioek kanpoan utzi dituzte. Era berean, Andoni Iraolaren arazo fisikoek deialditik kanpo utzi dutela baieztatu du hautatzaileak. Horregatik, Juanfran deitu behar izan du Del Bosquek. Bestalde, Adrian Lopezen aukera baztertu eta Pedroren eskarmentu handiagoa nahiago izan du Espainiako entrenatzaileak.

Zerrenda "ongi hausnartu" duela onartu du Del Bosquek. Deialditik at geratu diren jokalari guztiak "minduta" daudela gaineratu du hautatzaileak, baina Polonia eta Ukrainako Eurokopan izango ez direla jakinarazi dienean "profesional onak izateko" eskatu die.

"Zerrenda ongi hausnartu du, buelta asko eman diogu eta errespetuarekin jokatu dugu, jokabide zoragarria izan duten futbolariei meriturik kendu gabe. Behin betiko zerrenda da, baina arazoren bat duen jokalari batek (Cesc) aldaketaren bat egitera behartu dezake", adierazi du.