Futbola
SmartBank Ligako egutegia
Alavesen eta Eibarren arteko euskal derbiak azaroaren 27an eta otsailaren 12an jokatuko dira hurrenez hurren
EITB Media
2022-2023 SmartBank Ligak badu egutegia jada. Eibarrek etxean ekingo dio denboraldiari Teneriferen aurkako partidarekin; Alavesek, bestalde, Leganesi egingo dio bisita.
-
SmartBank Ligako egutegia
2022-2023 SmartBank Ligak badu egutegia jada. Alaves eta Eibar izango dira Bigarren Mailan lehiatuko diren bi euskal taldeak. Denboraldia abuztuaren 14ko asteburuan hasiko da. Oraindik ez dituzte zehaztu partiden data eta ordutegi konkertuak.
Eibarrek Teneriferen aurka jokatuko du estreinako partida Ipuruan; Alavesek, ordea, Leganesi egingo dio bisita. Azken jardunaldian ere Mendizorrotzatik kanpo ariko da Alaves eta Las Palmas izango du aurkari. Bestalde, Eibarrek Huescari egingo dio bisita liga erregularrari amaiera emateko.
Euskal derbiei dagokienez, Eibar-Alaves norgehiagoka azaroaren 27ko asteburuan jokatuko da Ipuruan; Alaves-Eibar partida, ordea, otsailaren 12an Mendizorrotzan.
2022-2023 SmartBank Ligako lehen jardunaldia (abuztuak 14):
Burgos-Malaga
Cartagena-Ponferradina
Eibar-Tenerife
Las Palmas-Zaragoza
Mirandés-Sporting de Gijon
Racing Santander-Vila-real B
Leganes-Alaves
Oviedo-Andorra
Ibiza-Granada
Levante-Huesca
Lugo-Albacete
2022-2023 SmartBank Ligako euskal derbiak:
17. jardunaldia (azaroak 27)
Eibar-Alaves
27. jardunaldia (otsailak 12)
Alaves-Eibar
2022-2023 SmartBank Ligako 42. jardunaldia (maiatzak 28):
Alaves-Malaga
Cartagena-Las Palmas
Eibar-Sporting Gijon
Ibiza-Zaragoza
Oviedo-Racing Santander
Leganes-Andorra
Tenerife-Burgos
Mirandes-Granada
Lugo-Huesca
Vila-real B-Levante
Ponferradina-Albacete