Futbola
Ordutegi aldaketa
Athletic - Osasuna, Levante - Alaves eta Vila-real - Reala partidak, igandean, 19:30ean jokatuko dira
EITB Media
Santander Ligak azken-aurreko jardunaldiko norgehiagoken ordutegiak aldatu ditu. Hasieran, 18:30erako aurreikusita zeuden, baina ordubete beranduago hasiko dira. Espanyol - Valentzia eta Celta - Elx partidak larunbatera pasa dituzte.
-
Santander Ligako lehen itzuliko Osasuna - Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE
Santander Ligak 37. jardunaldiko partiden ordutegiak aldatu ditu. Espanyol - Valentzia eta Celta - Elx norgehiagokak larunbatean, maiatzaren 14an, jokatuko dira; beste neurketa guztiak, aldiz, igandean (maiatzak 15), 19:30ean.
Hasieran, azken-aurreko jardunaldiko partida guztiak igandean 18:30ean jokatzeko aurreikusita zeuden, baina ordubete beranduago (19:30ean) hasiko dira. Larunbatean, Espanyol - Valentzia neurketa, 18:30ean hasiko da; Celtaren eta Elxen artekoa, 21:00etan.
Santander Ligan dauden lau euskal taldeek maiatzaren 15ean jokatuko dute. San Mamesen Athleticek eta Osasunak neurtuko dituzte indarrak, Realak bisita egingo dio Vila-reali eta Alavesek Levanteren zelaian jokatuko du.
Santander Ligako 37. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Maiatzak 14, larunbata:
Espanyol - Valentzia (18:30ean)
Celta - Elx (21:00etan)
Maiatzak 15, igandea:
Athletic Club - Osasuna (19:30ean)
Vila-real - Reala (19:30ean)
Levante - Alaves (19:30ean)
Atletico Madril - Sevilla (19:30ean)
Betis - Granada (19:30ean)
Mallorca - Rayo Vallecano (19:30ean)
Getafe - Bartzelona (19:30ean)
Cadiz - Real Madril (19:30ean)