Futbola
37. jardunaldia
Ligako azken-aurreko jardunaldia maiatzaren 15ean jokatuko da osorik, 18:30ean
I. G. | EITB MEDIA
Txapelketako azken-aurreko jardunaldian, besteak beste, Atletico Madrilen eta Sevillaren arteko eta Levante eta Alavesen arteko partida erabakigarriak jokatuko dira.
-
Futbol baloia. Irudia: EFE
LaLigak baieztatu duenez, 2021-2022 denboraldiko Santander Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 15ean jokatuko da osorik, igandean, 18:30ean, ordutegi bateratuan.
Txapelketako azken-aurreko jardunaldian, besteak beste, Atletico Madrilen eta Sevillaren arteko eta Levante eta Alavesen arteko partida erabakigarriak jokatuko dira.
SANTANDER LIGAKO 37. JARDUNALDIA
Athletic Club - Osasuna
Atletico Madril - Sevilla
Betis - Granada
Celta - Elx
Mallorca - Rayo Vallecano
Getafe - Bartzelona
Cadiz - Real Madril
Espanyol - Valentzia
Levante - Alaves
Vila-real - Real Sociedad