Itxi

Futbola

Denboraldi batez

Joseba Etxeberriak kontratua berritu du Mirandesekin, 2023ra arte

Agencias | EITB Media

Euskal entrenatzaileak Burgosko taldearekin duen lotura luzatu du 2023ko ekainaren 30era arte.

  • oseba Etxeberria

    oseba Etxeberria, Mirandes taldeko entrenatzailea. Argazkia: @CDMirandes

Joseba Etxeberriak Mirandes zuzentzen jarraituko du 2023ko ekainaren 30era arte. Klubak asteazken honetan (apirilak 27) jakinarazi du euskal entrenatzaileak kontratua berritu duela.

Etxeberriak 2022ko otsailean hartu zuen Mirandes zuzentzeko ardura. Orain arte, hamar partidatan zuzendu du Burgosko taldea, eta 16 puntu erdietsi ditu posible zituen 30etatik.

Hiru hilabete eman ditu karguan, eta taldearen jokoa hobetzea lortu du. Hamar partidatan, bost garaipen, berdinketa bat eta lau porroteko balantzea du Etxeberriak, Anduva estadioan neurketa bakarra galduta.