Futbola
LaLiga Santander
LaLigako 35. eta 36. jardunaldietako ordutegiak
EITB MEDIA
36. jardunaldia aste barruan jokatuko da, asteartetik ostegunera. Granada-Athletic partida asteartean izango da; Alaves-Espanyol eta Osasuna-Getafe, asteazkenean; eta Reala-Cadiz, berriz, ostegunean.
-
Futboleko baloia. Argazkia: Efe.
Futbol Profesionaleko Ligak 35. eta 36. jardunaldietako ordutegiak iragarri ditu.
35. jardunaldia maiatzaren 6tik, larunbata, 8ra, astelehena, jokatuko da. Realak emango dio hasiera jardunaaldiari ostiralean bertan Levanteren etxean jokatuz (21:00etan). Larunbatean, aludiz, Athletic-Valentzia (16:15ean) eta Celta-Alaves (18:30ean) jokatuko dira. Osasunak igandean, maiatzak 8, jokatuko du, Espanyolen etxean (18:30ean).
36. jardunaldia, aldiz, aste barruan jokatuko da, maiatzaren 10etik, asteartea, 12ra, osteguna. Granada-Athletic neurketa asteartean jokatuko da, 20:00etatik aurrera. Asteazkenean bi euskal talderen txanda izango da, Alaves-Espanyol eta Osasuna Getafe biak 19:00etan jokatuko baitura. Ostegunean Reala-Cadiz jokatuko da, partida hau ere, aurrekoak bezala, 19:00etan izango da.