Futbola
Santander Liga
Karankak Granada Lehen Mailan mantentzeko erronka onartu du
EITB Media
Aitor Karanka da Granada taldeko entrenatzaile berria. Denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua.
-
Aitor Karanka, Granada taldeko entrenatzaile berria. Argazkia: EFE
Aitor Karanka da Granada taldeko entrenatzaile berria. Arabako teknikariak denboraldi amaiera arte sinatu du kontratua, eta mailari eusteko helburua lortzen saiatuko da.
Karankak 32. jardunaldiaren ostean hartu du Granada zuzentzeko ardura. Taldea jaitsiera postuetatik at dago, baina jaitsieran den Mallorcarekin (29 puntu) berdinduta. Sei jardunaldi izango ditu aurretik, salbazioa lortzeko.
"Ilusio handiarekin nator. Taldeak kalitatea du. Nik daukadan ilusioa jokalariei helarazten saiatuko naiz. Salbazioa lortu dezakegula uste dut", adierazi du Aitor Karankak aurkezpenean.
Granadak denboraldi honetan izango duen hirugarren entrenatzailea da Aitor Karanka. Robert Morenok ekin zion denboraldiari eta azken bost jardunaldietan Ruben Torrecillak zuzendu du taldea.
Astearte honetan zuzendu du lehen lan-saioa Karankak, eta asteazkenean egingo du debuta Granadarekin, Atletico Madrilen aurkako partidan.